XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALTXORRA
taldeak
probak

3. Irakasleak, irudimen handiz, aurrez prestatu behar ditu talde bakoitzarentzat probak.

Proba hauek era guztietakoak izan daitezke: matematikako ariketa bat, landare konkretu batzu bilatu, klabean dauden mezuak deszifratu, kirolak, ezkutaturik dagoen norbait bilatu eta hurrengo probaren papertxoa hari eskatu, olerkitxo bat idatzi...

Adibide gisa, hara hemen talde bat nola hasiko litzatekeen altxorraren bila: a) Papertxo bat ematen die irakasleak taldekoei.

Hau dio papertxoak: Soka batez inguraturik dagoen zuhaitza aurkitu.

Zuhaitz horretatik hamar pausotara dago hurrengo papertxoa.

b) Papertxo horrek zera dio: Hemendik 100 bat metrotara dagoen baserriko aitonaren gana joan.

c) Baserriko aitona hark abesti bat abesteko eskatzen die haurrei eta, abestu ondoren, txapelpetik papertxo bat ateratzen du.

d) Zera dio papertxo hark: Hemendik berrogei metrotara belarrez betetako zaku bat aurkituko duzue eta begiratu ongi belar artean.

e) Belar artean seilu bat aurkitzen dute haurrek eta seiluaren atzean idatzirik dago hurrengo proba.

Eta horrela beste zenbait proba altxorra aurkitu arte.

Nahi hainbat proba eta era guztietakoak jar daitezke altxorra aurkitzeko bide honetan.

Baina kontuan izan, talde batek baino gehiagok parte hartuko duenez, zailtasun berdintsuko probak jarri behar zaizkiela talde guztiei.

Azkenean, proba guztiak azkarren gainditu dituen taldeak aurkituko du altxorra.

Haurrentzat egokiak diren gauzez osatuko du irakasleak altxorra eta lehen esan dugun bezala, proba hasi aurretik ezkutatuko du.

Ez ahaztu joku hau, irakasleek, bezperan edo aurreko egunen batetan prestatu behar dutela.

Egia da dezente lan eskatzen duela, baina merezi du urtean pare bat aldiz egitea.

Hiztegia Hizkuntza 2ko 56. eta 57. orrialdeetan.

Hezkuntza Saileko liburu urdinean Udaberriari buruz agertzen den Hiztegia ere sakondu nahi baduzu, ikusi liburu horretako 264. orrialdea.